Giro ezinhobea harmailetan, ehundaka zalekin
Emakumezkoetan, Assefa etiopearrak lortu du txapela
Giro ezinhobea gaurkoa Lasarteko Hipodromoan. Euri gabeko igandeaz gozatu dute Hipodromoko harmailetara urbildu diren zaleak.
Mehdin pronostikoak bete ditu, zaleei lasterketa zoragarri bat eskainiz. Bere atzetik, Thomas Ayeko ugandarra helmugaratu da, Medhinen erritmoa jarraitu ezinik. Antonio Jiménez ‘Penti’ hirugarren iritsi da, Ivan Fernández arabarrekin lehia izugarri baten ostean Ivanek euskaldunen artean, lehengoa izan da.
2009an irabazi ostean, Medhinek lasterketa honengan duen nagusitasuna erakutsi du. Horrela nabarmentzen zen bere aurpegian kross hau maitatzen duela esanez.
Emakumezkoetan, 16 urte pasa behar izan dira atleta etiopiar bat garaile kusteko. Sofia Assefa gailendu da Chemos faboritoaren aurretik. Bi eritrearren atzetik, Diana Martin helmugaratu da, zaleen animoen artean.
Honetan auto klasikoen erakusketa eta Club Vasco de Campingeko lagunek ere parte hartu dute giro ezinhobeago honetaz. Atletismo egun zoragarria eta harmailetan giro aparta.