
Gaur goizean lehen atletak gerturatu dira hipodromora. Beraien artean, Londreseko olinpiadetan 3.000 metro emakumezko oztopoetako finalistak izan ziren Milcah Chemos, Sofia Assefa eta Clarisse Cruz zeuden.
Lasterkariak buelta bat eman dute hipodromotik eta igandean lehiatuko diren zirkuitua aztertu dute. Garaipe lortzeko lehia handia izango da eta igandea gogoan geratuko den eguna izango dela dirudi.