Castellano 
Euskara 
1973, el salto para sobrepasar el obstáculo siempre ofreció imágenes espectaculares 1974, Mariano Haro logró, al fin, ser el número uno, como indica su dorsal 1965, Gran carrera de Gammoudi 1958, Emil Zatopek, la locomotora humana 1989, Paso por las gradas de los atletas: Bitok (6), Kirochi (4) y semitapado, el vencedor Kelile 2012, categorías cadete, juvenil y junior masculino 2012, categorías cadete, juvenil y junior femenino 2012, categoría infantil masculino 2012, categoría infantil femenino 2012, categoría alevin masculino 2012, categoría alevin femenino 2012, senior veteranos masculino 2012, senior veteranas masculina
San Sebastian Crosswww.dmcorporative.com

23/01/2012 KROSAREN AURKEZPENA

Donoatiako 58. Nazioarteko krosa ospatzeko, atletismo zaleek urteroko ezinbesteko zita dute Lasarteko hipodromoan. Pistan ikuskizuna eta harmailetan giro ezin hobea  ziurtatuta daude, nahiz eta krisialdi ekonomikoa kirol honetan ere bere eragina eduki. Nolanahi ere, eskertzekoa da Fly Group antolatzailaren, GAF, erakundeen eta babesleen esfortzua, beraiei esker berriro ere krosa antolatzeko aukera eskeintzen digutelako.

Honetan ere, gure artean goi mailako atletak edukiko ditugu,zaleek hainbeste gogoko duten kalitatea eta borroka eskainiz.
Irteeran Teklemarian Mehdin  eritrearra  egongo da, 2010. Urtean kroseko munduko txapeldunordea, eta 2009. Donostiako krosaren garaile. Londreseko Joku olimpikoetan  bere kalitatea egiaztatu zuen, 10.000 metroko frogan 7. postuan iritsiz.
 
Tomas Ayeko Ugandarra ere gure artean izango dugu, Europako kross garrantzitsuenetako  batean garaile  izan dena, Antrinekoan hain zuzen ere. Teklemarianekin batera, Londreseko 10.000 metroko finalean parte hartu zuen, 16. postuan geldituz.
 
Beste lasterkari ospetsu bat, Amanuel Mesel,  izango dugu gurekin, 2011. Urtean Daegu Munduko txapelketan  5.000 metrotan finalista izandakoa. Honek ere, irabazteko aukerak baditu.
 
Estatuko lasterketarien artean, zailtasun handiagoak izan ditugu goi mailako kontratazioak egiteko. Carles Castillejo, Espainiako kros txapelduna eta Ayad Lamdasem ez dira aurten gure artean izango, Katalunian txapelketa autonomikoa egun berean dutelako. 2012ko Espainiako kross txapeldunordea, Javier Guerra, ere ez du parte hartuko, hurrengo astean Europako kluben  txapelketan parte hartuko duelako.
Hala eta guztiz ere, gurekin Sergio Sanchez, 2012an Espainiako kros txapelketan brontzeko domina eskuratu zuena, Ivan Fernandez gasteiztarra, Euskadiko kros txapelduna eta Daniel Mateo, proiekzio gehien daukan atleta gaztea, izango ditugu.
 
Emakumezkoetan, medallista olmpikoa
Emakumezkoetan, lasterketa maila altua izango da. Beraien artean, bi atleta afrikar nabarmentzen dira:  Sofia Assefa etiopiarra, Londresen   hirugarren 3.000 metro oztopoko frogan eta Milcah Chemos keniatarra, Berlin 2009ko eta Daegun 2011ko mundialetan brontzea, eta laugarrena Londresen, Sofia Assefaren atzetik, 8 zentesimetara.
Estatuko atleten artean, Diana Martin, 2012ko Espainiako kross txapelduna, 8. Europeoan eta baita 3.000 metro oztopoetan ere; Lydia Rodriguez, hirugarren Espainiako kros txapelketan eta 2012an 10.000 metrotan  Espainiako txapeldunordea; Estela Navascués, 2010. urtean estatu mailan, 10.000 metrotako txapelduna.
 
FABORITOAK
 
GIZONEZKOAK
 
TEKLEMARIAN MEHDIN (ERITREA): 2010an munduko kros txapelketan txapeldunordea; Londreseko Joku olimpikoetan  7.  10.000 metrotan.
TOMAS AYEKO (UGANDA): Londresen, 16. postuan 10.000 metroko frogan.
AMANUEL MESEL (ERITREA):  Daegun, 2011ko mundu txapelketan finalista.
SERGIO SANCHEZ: 2012ko Espainiako kros txapelketan, hirugarrena.
IVAN FERNADEZ: Euskadiko kros txapelduna 2009, 2010 eta 2011an.
DANIEL MATEO: 6. 20120ko Espainiako kros txapelketan.
EMAKUMEZKOAK
SOFIA ASSEFA (ETIOPIA): Londreseko Joku Olimpikoetan, brontzeko domina 3.000 metro oztopoetan.
MILCAH CHEMOS (KENIA): ): Londreseko Joku Olimpikoetan, laugarren sailkatua 3.000 metro oztopoetan.
DIANA MARTIN: Espainiako kros txapelduna 2012an.
LIDIA RODRIGUEZ: Hirugarren 2012ko Espainako kros txapelketan;  eta 2012an Espainiako txapeldunordea 10.000 metrotan.
 
ORDUTEGIAK ETA DISTANTZIAK
 
ORDUTEGIA KATEGORIAK DISTANTZIA
10.50 Jubenil eta junior GIZ    5.175 m
11.10 Jubenil Junior EMA    4.225 m
11.30 Infantil kadete GIZ    3.800 m
11.50 Infantil kadete EMA    2.000 m
12.05 Alebin  GIZ            1.475 m
12.20 Alebin EMA            1.475 m
12.35 Benjamin GIZ-EMA       600 m
 
12.50 Helduak EMA    2.425 m
        Absolutoa EMA    2.425 m
13.25 Helduak GIZ             3.475 m
        Absolutoa GIZ    11.475 m
DONOSTIA- HIPODROMO IBILALDIA CVC
 
Gipuzkoako tradizio senari jarraiki, Club Vasco de Camping Elkarteak, Gipuzkoako Atletismo Federazioaren eta Fly Group-en laguntzarekin ibilaldi klasikoa antolatu du Donostiatik Zubietako hipodromora.
 
Martxa, 1,45 ordukoa, gutxi-gorabehera, bide maitagarri eta errazetan barrena izango da (ohitura pittin bat duen ibiltariarentzat aproposa) Aurten mendi bidetara itzuliko da, ostera, nahiz eta zementu gaineko zatiak ere izango diren.
Ibilaldia Antiguon hasiko da, Benta Berriko polikiroldegiaren ondoko Jose Maria Sert plazatik abiatuz, goizeko 9.15tan. Zubietarako bidean Ibaeta, Errota Berri, Arpieta Berri, Istuinzabal baserria, Aritzeta eta Zubieta igaroko dira. Azken honetan Aizpurua baserria bixitatuko dugu, hipodromora iritxi aurretik (tropa Espainiar, Ingeles eta Portugesek Donostia erre zuteneko plaka ikusgai bait dago bertan) 
Iritxitakoan, ibiltari guztiek, dohainik sartzeko gonbidapenak jasoko dituzte.
 
25 URTETIK GORAKO AUTO ETA MOTORRAK
 
Donostiako Cross Internazionala klasikoa da egutegi Gipuzkoar zein estatu mailakoan. Eta klasikotasun hori nabarmendu asmoz, Fly Group-ek, ihaz, ekimen berezia jarri zuen martxan bai parte hartzaile zein ikusleentzat.
Hipodromoko parkinean ibilgailu klasikoen konzentrtazioa antolatu dute, berriz ere, Real Automóvil Club Vasco Navarro-ren laguntzarekin. 25 urtetik gorako edozein ibilgailuk har dezake parte (auto zein motor). Atletismoaz aparte, beraz, izango da zer ikusi.
Aurten ere, parte hartzaile guztiak gonbidatuta daude hipodromo barruan izango diren proba guztietaz gozatzera, eta nahi duenak, Araeta Jatetxean bazkaltzeko aukera izango du (www.araeta.com)
 


Copyright 2012 Fly Group 99 S.L. Eskubide guztiak babestuak.
 
Federación Guipuzcoana de Atletismo Fly Group