Donostiako Nazioarteko Krosa ikustera ibiltzen joateko ohitura jarraituz, Gipuzkoako Atletismo Federakuntza eta Fly Groupen laguntzarekin, Euskal Kanping Elkarteak parte hartzera gonbidatu egiten zaitu. Igandea urtarrilaren 27an izango da eta 1,45 ordu irauten ditu gutxi gora behera. 8,900 km-ko ibilbidea da Donostiako landazabal ederretatik. Ibiltzen ohituta dagoen edonorrentzat nahiko ibilbide erraza da. Aurten baserri bideetatik joango gara naturaz gozatzeko naiz eta zati ugari zementaturik egon. Bide guztia balizatuta dago gorri eta txuriz Donosti-Arantzazu trabesia menditarra jarraituko bait dugu, beraz ez dago galtzeko arriskurik.
Ez du ia desnibelik Arpieta Berri baserritik Aritzeta inguruetaraino, Errota Berri inguruko igoera izan ezik. Txangoa Jose Maria Sert Plazatik aterako da (Benta Berriko polikiroldegi ondoan) eta Zubietako Hipodromoraino iritsiko da, Ibaeta-Errota, Berri-Arpieta, Berri-Baserria, Intuinzabal-deskantsu eremua Aritzeta-Zubieta (Zubietan AIZPURUA baserriari bisita egingo diogu 1813.urtean izan zen sutearen ondoren, Donostia berreraikitzeko erabakiaren plaka ikusteko) eta helmuga Zubietako Hipodromoaren ateetan. Bertan parte hartzaileek inbitazioak jasoko dituzte Krosa ikusteko. Irteera goizeko 9,15tan izango da Jose Maria Sert plazan eta 2 ordu geroago Hipodromoan egongo gara bertako froga garrantzitsuak ikusteko. Txangoa Euskal Kanping Klubeko arduradunek bideratuko dute. Informazio gehiago Iparragirre elkartearen sedean, 8-Donostia- Tfno 943 27 18 66 www.vascodecamping.org