Gertu dugu iada 58. Donostiako Nazioarteko Krosa. Kros enblematiko honetan, bai nazioarteko atletak bai atleta herrikoiak, lokatzetan borrokatuko dute garaipenaren bila. Urtarrilaren 27an Donostiako Hipodromoan izango da lasterketaren eguna. Nazioartekoak 12:50etan aterako dira eta Junior, Jubenil, Alebin eta Benjaminak 10:50etan.
Lasterketaz gain, ibilgailu klasiko ikusgarrien III.edizioa izango da ikusgai hipodromoaren aparkalekuan. 25 urte baino gehiagoko ibilgailu klasiko bat baduzu, erakusketan parte hartu dezakezu. Lasterketarako sarrera doain izango duzu eta lunch eder batetaz gozatu ahalko duzu. Informazio gehiago nahi baduzu, sar zaitez "klasikoak" sekzioan.
Euskal kanping klubak aurten ere hipodromora txangoa antolatu du. Hauek ere sarrera doain izango dute eta parte hartu nahi baduzu, azal zaitez urtarrilaren 27an Jose Maria Sert Plazan goizeko 9:15tan.