Keniarrak eta eritrearrak hotza, lokatza eta euria nagusi izan den Donostiako kross epiko batean irabazle suertatu ziren
Ivan Fernandez eta Belit Solar, euskadiko txapeldunak
Epikoa. Donostiako 57. Nazioarteko Krossean gaur hipodromoan bizitakoa horrela izandatu behar da. Txapeldunak, noski, helmugatik lehenak igaro zirenak izan ziren, baina parte hartu zuen lasterkari bakoitzak , gazteenetik nagusieneraino, txapeldun kontsideratu behar dira. Hotzak, lokatzak eta euriak prentsa titulare guztiek, telebista eta irratsaio guztiek azpimarratu zuten. Baina Ikuskizuna eta kirolarekin ezin izan zuten.
Mike Kigen keniarra faborito guztiei esfortzu haundia eskatu zien lasterketa baten erregea izan zen. KIGen, 2010 ean ere irabazle izan zenak, ez zuen areriorik eduki eta bere herrikide Menjo eta Kiputo ondo kontrolatu zituen jendez gainezka zeuden grada batzuetara bakarrik heltzeko.
Faborito nagusiak, munduko momentuko txapeldunordeak, Paul Tanuik, hotza eta lokatzagaitik asko sufritu zuen eta ia ezin mugiturik heldu zen helmugara.
Kigenék esan bezala, “nire arerioa Tanui zen, baina atzera begiratu eta sifritzen ari zela ikusitakoan tiraka hasi nintzen. Ondoren, Menjo bigilatu neun, eta honek ere kale egin zuen. Irabazi epikoa izan zen” esan zuen irabazleak. Pronostikoak beteta, Ivan Fernandezek Euskadiko Txapelketako txapela berria jantzi zuen.
Nesketan ere emozio ugari izan zen. Nazareth Weldu eriterarrak, 27´18” tako denbora batekin irabazle suertatu zen eta garaian formarik onenean dagoen atleta bezala azaldu zen, kirol honetan izarretako bat izango dela dirudielarik. Bigarren, Chemos keniarra faboritetako bestea izan zen. Hirugarren, Trihas Gebre haundi bat izan zen.