Bihar Donostiako hipodromoan kriston parte hartzea duen nazioarteko txapelketa jokatuko da.
Emakumeetan ere maila handia dago. Afrikar korrikalari ugari ikusi ahalko ditugu, Priscah Japleting keniatarra, Daegun 10.000 metroko munduko txapelketan 4.na gelditu zena. Amorebietako Korss-ean irabazi zuen Eritreako Nazaret Weldu ikusi ahalko dugu. Bi hauen aurka aurreko urteko korrikalari errebelazioa, Behobia San Sebastiángo irabazlea den Trihas Gebre Etiopiarra izango da garaipenaren bila.
Korrikalari hau etiopiako Ayalew Hiwot-en ordez dator, azken hau bere herrira bueltatu behar izan du eta. Bere herriko federazioak etiopian burutzen ari den kontzentraziora joatera behartu du zigor latza inposa zezakeenaren argumentuarekin. Antolakuntzak azkar erreakzionatu du eta Cheywa Milcah kontratatu du, maila handiko korrikalaria.
Beste alde batetik, Emma Pallant britaniarra ere baja da azken orduko lesio bat dela.medio.
Gizonezkoak
PAUL TANUI: (KEN): Punta Unbriako 2011eko muduko txapelketaren txapeldunordea
LUCAS ROTICH (KEN): 2011ean 10.000metroko munduko bigarren marka hoberena
KIPRONO MENJO (KEN): 2008 eta 2010ean Donostiako Krosse-eko irabazlea
MIKE KIGEN (KEN): 2010ean Donostiako Krosseko irabazlea
TITUS MBISEHEI (KEN): 2011eko Donostiako Krosseko bigarrena
JOSHEPH SWEENEY (IRL): 2011eko Europear Krosseko txapelketan bostgarrena
MOHKTAH BENHARI (FRA): 2011eko Europear Krosseko txapelketaren irabazlea talde mailan
SERGIO SANCHEZ: 2010eko 3.000 metroko Indoor txapelketaren txapeldunordea
IVAN FERNANDEZ: 2009, 2010 eta 2011ean Euskadiko Kross txapelketaren irabazlea
DANI PEREZ: 2011eko Espainiar txapelketan 18.na gelditu zena
EMAKUMEZKOAK
MARTA DOMINGUEZ: 2009an obstakuluen 3.000metrotan irabazlea
NURIA FERNANDEZ: 2010ean 1.500metroko irabazlea Bartzelonan
CHEYWA MILCAH CHEMOS: Dauguko aurreko urteko mundialetan brontzea
PRISCAH JEPLETING (KEN): 2011ean 10.000metroko munduko txapelketan 4.-na
NAZARET WELDU (ERI): 2012 Amorebietako Krosseko irabazlea
TRIHAS GEBRE (ETI): 2011eko Behobia San Sebastián-go irabazlea
JUDIT PLA: 2007 eta 2008an Espainiar Kross txapelketaren txapeldunordea
IRIS FUENTES PILA: 2009an Espainiar Kross txapelketaren txapeldunordea
HIWOT AYALEW (ETI): Punta Umbriako 2011eko munduko txapelketan 11.na
MARTXA TRADIZIONALA
Aurten ere Euskadiko camping klubak, tradizioari eutsiz, Zubietatik Hipodromoraino eskursioa antolatu du. 1,45h irauten dituen martxa hau aspalditik egiten da eta 8,9km burutuz. Ez da martxa oso gogorra eta paisaje ederrez betea. Parte hartzaile guztientzat hipodromorako sarrera dohainik izango da. Martxan parte hartzeko, azaldu zaitez urtarrilak 29 goizeko 9:15etan Jose Maria Sert plazan.
Informazio gehiago: http://www.vascodecamping.org/index.htm
COCHE ETA MOTO KLASIKOEN KONZENTRAZIOA
Lehengo urteko arrakasta dela eta, antolakuntzak ibilgailu klasikoen konzentrazioa burutuko du bigarren aldiz hipodromoan krossarekin batera. Hipodromora 25 urte baino gehiagoko ibilgailu batean gerturatzen den edonork parte hartu dezake, baina lehenik hurrengo loturan egin behar da izen ematea: IBILGAILU KLASIKOETAN IZEN EMAN. Parte hartzaileei, aparkalekua, VIP pasea grada erreserbarekin bai gidaria eta lagunarentzat eta jateko bokadu bat emango zaie dohainik.