Castellano 
Euskara 
1973, el salto para sobrepasar el obstáculo siempre ofreció imágenes espectaculares 1974, Mariano Haro logró, al fin, ser el número uno, como indica su dorsal 1965, Gran carrera de Gammoudi 1958, Emil Zatopek, la locomotora humana 1989, Paso por las gradas de los atletas: Bitok (6), Kirochi (4) y semitapado, el vencedor Kelile 2012, categorías cadete, juvenil y junior masculino 2012, categorías cadete, juvenil y junior femenino 2012, categoría infantil masculino 2012, categoría infantil femenino 2012, categoría alevin masculino 2012, categoría alevin femenino 2012, senior veteranos masculino 2012, senior veteranas masculina
San Sebastian Crosswww.dmcorporative.com

25/01/2012 DATORREN IGANDEAN SEKULAK0 LEHIA IZANGO DA

 

 

 

 

Datorren igandean, Gipuzkoako hiriburuan, sekulako lehia izango da mundu mailako cross- lasterketari onenetakoen artean; Paul Tanui eta Lucas Rotich Keniarren artean, hain zuzen. Edizio honek argituko du nor izango den txapelaren jabe: 2011. Urteko Munduko txapeldun-ordea den Tanui, ala 10.000 metrotan 2011. urteko bigarren markarik onena egindakoa, hau da, Rotich. 

Desafio ikusgarria, ikusle eta zaletuen gozamenerako.
 
Tanui-k duela gutxi, Elgoibarren irabazi zuen, 21 urterekin, Ihaz txapeldun-orde izan zen Punta Humbrian izandako munduko txapelketan, pistako mundu txapelketan  10.000 metrotan bederatzigarren izan zen eta 2010ean Keniako Cross txapelduna. Rotich ere, nahiz eta oso gaztea izan, korrikalari aparta da.
 
Hala ere, ez dute erraztasunik topatuko, beraiekin batera, lehia gogorrean, beste hainbat korrikalari sendo izango bait dituzte. Hala, Donostian irabaztea zer den badakien Josphat Kiprono Menjo ere tartean izango da (2008 eta ihazko txapelduna). Baita Mike Kigen 2010 ean Donostian txapeldun izandakoa; edota Titus Mbishei 2009ko Munduko Junior Txapelketan zilar domina lortutakoa.
 
Korrikalari europarren artean bi dira nabarmentzekoak, Joseph Sweeney Irlandarra 2011ko Europako txapelketan bosgarren izandakoa eta Mohktah Benhari Frantziarra txapelketa berean  taldekako txapelduna.
 
Estatuko korrikalariak ere saiatuko dira ezustekoa ematen. Sergio Sánchez, 2010-ean  Doha-ko Munduko Indoor txapelketan 3000 metrotan bigarren, Ivan Fernandez, 2009, 2010 eta 2011-ko Euskadiko Cross txapelduna eta Daniel Pérez 2011-n Haron jokatutako Espainiako Cross txapelketan 18.
 
Emakumezkoen artean ere oso maila altua izango da, Afrikar ugari izango bait dira zer esana ematen.
 
Guztien artean nabarmentzekoa Priscah Jepleting Keniarra, 10.000metrotan ihaz izandako Munduko Txapelketan, Daegun, laugarren egindakoa. Irteeran ere , bere ondoan, Amorebietako Cross-a irabazi berri duen Eritrea.ko Nazaret Weldu izango da. Eta bi hauei gauzak zailtzeko asmotan ihazko Behobia- Donostia-ko irabazlea etorri da, Trihas Gebre Etiopia-rra.
 
Estatuko lasterkarien artean, aipatu, Marta Dominguez, Nuria Fernández eta Judith Plá.
 
Euskadiko Txapelketa
 
Aurten, eragingarri berezi bezala, aipatu, Cross Internazionalarekin batera Euskadiko Txapelketa izango dela jokoan. Gogor ari dira entrenatzen Euskadiko korrikalari onenak, izan ere, txapelketa baliagarria izango bait da martxoan Gijon-en jokatuko den Espainia-ko txapelketarako. Faboritoen artean Ivan Fernandez dugu, 2009, 2010 eta 2011ko Euskadiko Cross Txapelduna. Gasteiztarrak sekulako denboraldia egin zuen ihaz (22. Dublin-go Europarrean -erdi gaixorik- Arabako errekor absolutoa 1500 metrotan eta Espainiako txapeldun 5000metrotan, sub-23.)
 
Euskal Herriko talde onenetako emakumezkoen artean ere borroka latza izango dugu. Irabazle gertatzeko aukera ugari izango du Iraia Garciak, Elgoibarren lasterketa bikaina egin ondoren bait dator.

 

Aurreko berriaHurrengo berria

 



Copyright 2012 Fly Group 99 S.L. Eskubide guztiak babestuak.
 
Federación Guipuzcoana de Atletismo Fly Group